sábado, 24 de septiembre de 2011

martes, 13 de septiembre de 2011

Joku bat gure 3 bizi funtzioak lantzeko



Klikatu hemen jolasteko

Burmuina


Nerbio sistema


Zelula





ZELULA
Izaki bizidun guztiak zati txikiz osatuak daude. Zati horiei zelula deritze, eta, modu simplean esanda, zaku txiki batzuk dira, likido lodi batez beteak. Barruan zati xikiagoak daude.
Zelulak bizirik daude, nutrizioa, harremana eta ugalketa egiten dituztelako
Zelulek hainbat zati dituzte:

  • MINTZA: zelularen azala da.
  • NUKLEOA: zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.
  • ZITOPLASMA: mintzaren eta nukleoaren arteko likidoa, urez eta beste substantziaz osatua. Bere barnean organuluak ditu. Hauek zelularen zatiak dira, eta bakoitzak bere funtzioa du.
Zeluak ez dira berdinak. Bi mota daude: animali- eta landare-zelulak. Animali-zelulak oso irregularrak dira.
Landare-zelulak, aldi, prismatikoak dira, apur bat handiagoak eta, gainera, organulu berezi bat dute: kloroplastoa. Izaki bizidun batek zelula bakarra badu (amebak, adibidez) zelulabakar esaten zaie; baina, asko badituzte, zelulaniztun.
IZAKI ZELULANIZTUNAK
Izaki zelulaniztunen artean, animaliak eta landareak sartzen dira. Animaliak beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira, eta leku batetik bestera mugitzen dira. Horretarako organoak erabiltzen dituzte.
Landarak, aldiz, leku finko batean daude beti, eta beraiek sortzen dituzte beraien elikagaiak.
IZAKI  ZELULABAKARRAK
Izaki zelululabakarren artean, onddoak daude. Onddoak ez dira ez animaliak, ez landareak, eta beste izaki bizidun batzuen hondarez elikatzen dira. Beti daude leku berean, ez dira mugitzen.
Bakterioak ere badaude talde honen baruan. Bakterioak edonon daude eta batzuk gaixotasunak eragiten diuzte. Mikroskopioz bakarrik ikusten direnei mikrobio deritze.
Protozooak eta birusak ere sartzen dira talde honetan.